Josemari Pascual zumarragarra milagarren aldiz igo da Antiora
Josemari Pascual zumarragarra mila aldiz igo da Antiora aurten. Negua luzea eta gogorra egiten zaio eta bere burua etxetik ateratzera behartzeko 2026an Antiora mila aldiz igotzea erabaki zuen. Helburua lortzeko bederatzi hilabete eta lau egun bakarrik behar izan ditu. Gaur egin du milagarren igoera. Azken metroak Mariluz emaztearekin, Txomin anaiarekin, Tere ahizparekin, Felix koinatuarekin eta Valen lagunarekin egin ditu. Antion cava botila bat ireki dute helburua lortu duela ospatzeko eta argazkiak atera dituzte. Horietako bat, baseliza bisitatzera etorri den Soriako (Espainia) lagun talde batekin.













