Amaia Iturriotzek bigarren postua eskuratu du Tolosako kanporaketan
Julio Sotoren atzetik sailkatu da urretxuarra. Donapaleun, berriz, Saioa Alkaizak irabazi du. Hurrengo bi saioak asteburuan jokatuko dira eta igandean kantatuko du Nerea Elustondok, Agurainen.
Amaia Iturriotz urretxuarra. Bertsozale Elkartea Kanporaketen azken txanpara iritsi da Bertsolari Txapelketa Nagusia: bi saio besterik ez dira geratzen finalaurrekoen lehen itzuliarekin hasteko. Hala, beste bi izen gehitu zaizkie Miren Artetxe, Oier Etxeberria eta Ane Labakari: Saioa Alkaiza eta Julio Soto. Alkaizak Donapaleuko (Nafarroa Beherea) saioa irabazi du, 683 punturekin, eta Sotok, berriz, Tolosakoa (Gipuzkoa), beste 683 punturekin.
Tolosako bertsolarien artean izan da Amaia Iturriotz Etxaniz urretxuarra ere, eta saio ona eginda, bigarren postua eskuratzea lortu du, 651 puntu bilduta. Donapaleuko saioan, berriz, Oihana Iguaran sailkatu da bigarren postuan, 672 puntu batuta. Kanporaketak amaitzea itxaron beharko dute orain, aurrera egingo duten ala ez jakiteko. Oraingoz, sailkapen orokorreko hamalaugarren postuan da urretxuarra, eta hamabigarrenean, berriz, Eneko Araiztegi segurarra -Altsasuko saioan bigarren postua eskuratu zuen-.
Asteburu honetan jokatuko dira azken bi kanporaketak: Gotaine-Irabarnen (Zuberoa) eta Agurainen (Araba). Bigarren saio horretan izango da hurrengo bertsolari goierritarra. Igandean kantatuko du Nerea Elustondo Plazaola legazpiarrak, 17:00etan, Lezao kirolgunean.
Hona hemen saio bakoitzeko puntuazioak eta sailkapen orokorra:
DONAPALEU:
- Saioa Alkaiza: 683 puntu
- Oihana Iguaran: 672 puntu
- Maider Arregi: 659 puntu
- Eneko Lazkoz: 624 puntu
- Iñaki Viñaspre: 613 puntu
- Sarai Robles: 600 puntu
TOLOSA:
- Julio Soto: 683 puntu
- Amaia Iturriotz: 651 puntu
- Eli Pagola: 639 puntu
- Aitor Servier: 638 puntu
- Unai Mendiburu: 633 puntu
- Oihana Bartra: 632 puntu
SAILKAPEN OROKORRA:
- Miren Artetxe 709
- Maddi Ane Txoperena 691
- Saioa Alkaiza 683
- Julio Soto 683
- Ane Labaka 681
- Aner Peritz 679
- Maddalen Arzallus 677,5
- Aitor Bizkarra 676
- Oihana Iguaran 672
- Oier Etxeberria 672,5
- Xabat Galletebeitia 672
- Eneko Araiztegi 659,5
- Maider Arregi 652
- Amaia Iturriotz 651
- Txaber Altube 648,5
- Imanol Uria 647,5
- Eneritz Artetxe 646
- Eli Pagola 639
- Aitor Servier 638
- Iñigo Mantzizidor ‘Mantxi’ 638
- Eñaut Martikorena 637,5
- Unai Anda 636,5
- Unai Mendiburu 633
- Oihana Bartra 632
- Peru Abarrategi 631
- Eneko Lazkoz 624
- Aroa Arrizubieta 616
- Iñaki Viñaspre 613
- Sarai Robles 600
- Eki Mateorena 589













