Etxebizitza duinaren aldeko elkarretaratzea Lazkaon
Ernaik goierritarrei egin die deialdia Lazkaoko plazan, gaur, 19:00etarako.
Ernai gazte antolakundeak elkarretaratzea egingo du etxebizitza duinaren alde Lazkaoko plazan, gaur, 19:00etan. Etxebizitzaren auziak “berehalako” konponbidea behar duela babesten du. Horregatik, Hego Euskal Herriko eskualde guztietan deialdiak deitu ditu gaur.
Urrats bat aurrera Ernairen proposamen berria da, bertako lehenengo puntua “etxebizitza duina eta eskuragarria” da. Gazte antolakundearentzat etxebizitzarena azken urteetako arazo nagusienetariko bat da.
Proposameneko lehenengo puntuan adierazten da: “Hego Euskal Herriko emantzipazio adina 30 urtekoa da, alokairuen bataz besteko prezioa 800 eurokoa dela, gazteen %32ra ere ez da iristen emantzipatutako gazteen kopurua eta horiek senideen laguntza jasotzen dute alokairua ordaintzeko”. Horregatik, etxebizitza eskubidea “bermatu” eta “merkatutik atera” behar dela aldarrikatzen dute.













