Euskaberrek Euskadi Elikatuz Jasangarritasunaren Saria irabazi du
Euskaberri baserrien bideragarritasuna, baserritarren ongizatea, animalien zaintza eta ingurumen-inpaktua murriztea goraipatu zien.
Euskaberrek Euskadi Elikatuz Jasangarritasunaren Saria irabazi du.Euskaber Euskaberri Euskadi Elikatuz Sarien lehen edizioko Jasangarritasun Saria eman zieten aurreko ostegunean. Ekitaldia Lakuak eta Eroskik bultzatu zuten nekazaritzako elikagaien sektorearen berrikuntza, konpromisoa eta etorkizuna aitortzeko.
Epaimahaiak Euskaber Jasangarritasunaren kategorian zeuden beste 60 hautagaitzaren artetik aukeratu zuen. Hiru arlo nagusi bereizi dituzte —berrikuntza, jasangarritasuna eta belaunaldien arteko erreleboa—, elikadura-katearen etorkizunerako giltzarri diren erronkak ikusgarri egiteko.
Euskaberren lanerako modua
Kooperatibak hartzen dituen erabakiek hiru xede dituzte: oilategiak ekonomikoki bideragarriak izatea, baserritarren bizi kalitatea eta lehen sektorearen etorkizuna bermatzea, eta jardueraren ingurumen inpaktua etengabe murriztea.
Aurreko ostegunean, Basque Culinary Center-en egin zen sari banaketa ekitaldian horixe azpimarratu zuen Karmele Pikabea Euskaberreko kudeatzaileak: «Guretzat jasangarritasunak ezinbesteko hiru hanka ditu, ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa; eta elkarrekin egin behar dute aurrera, bestela ez da inoiz jasangarria izango. Adibide bat jartzearren, karbono-aztarna murrizten esfortzu handia egin baina horrek baserritarren bizi baldintzak okerrera eramaten baditu ezin dugu esan eredu hori jasangarria denik».













