Jose Antonio eta Arantzazu Calvo aita-alabak nagusi Etxeberriko toka txapelketan
Atzo, igandea, Etxeberri auzoko jaietako toka txapelketa jokatu zen. Gizonezkoen artean Jose Antonio Calvo nagusitu zen eta emakumezkoen artean bere alaba Arantzazu. Gizonezkoetan, bigarren postuan Ino Ugarteburu sailkatu zen, hirugarrenean Juan Mari Iñurritegi eta laugarrenean Eneko Esnaola. Emakumezkoetan, bigarren postuan Itxaso Fraile sailkatu zen, hirugarrenean Itxaso Artola eta laugarrenean Violeta Puebla. 12 eta 15 urte artekoen mailan Maier Artolazabal nagusitu zen, Arantzazuren alaba eta Jose Antonioren biloba. 7 eta 11 urte artekoen mailan Amets Santiago nagusitu zen. Bigarren postuan Aitor Artolazabal sailkatu zen (Arantzazuren semea eta Jose Antonioren biloba), hirugarrenean Xare Alberdi eta laugarrenean Anei Garcia.













