Ane Gebararen ipuin kontaketa asteazkenean, Legazpiko liburutegian
Udal Liburutegian izango da, 18:15ean, 3 eta 5 urte bitarteko haurrei zuzenduta. Irakurketa taldeak ere hasi dira martxan.
Legazpiko Udal Liburutegiak ipuin kontaketen denboraldia hasiko du bihar asteazkenean, Ane Gebarak eskainiko duen saioarekin. Liburutegian bertan izango da hitzordua, 18:15ean.
Ane Gebararen emanaldia 23 eta 5 urteko haurrei zuzenduta egongo da.
Irakurketa taldeak
Ipuin kontaketa saioak Udal Liburutegiak irakurzaletasuna bultzatzeko antolatzen eta bultzatzen dituen jardueren barruan kokatzen da. Beste batzuk, iraila eta urrian zehar hasi diren irakurketa klubak dira, baita astelehenean martxan jarritako Irakurketa erraza taldea ere. Azken honek hilaren 19an eta 26an ere egingo ditu saioak, Monica Leivak gidatuta, 11:35ean.
Hilaren 19an, berriz, Haurrentzako Irakurketa klubeko lehen saio izango da, 16:45ean. LH 4, LH5 eta LH6ko ikasleek Otsoak hormetan izeneko liburua landuko dute Mireia Delgadoren gidaritzapean.
Hilaren 28an beste hitzordu bat izango dute irakurleek Monica Leivarekin, baina kasu honetan, Gaztelerazko Irakurketa taldeko kideek. 18:00etan hasita, Madres e hijos liburua aztertuko dute.
Azkenik, hilaren 29an Miriam Lukik gidatuko da irakurketa saioa, euskaraz, eta Juana liburua izango da gaia.
Irakurketa talde guztiak irekiak dira, baina parte hartzeko komeni da aurrez izena ematea Udal Liburutegian bertan, telefonoz 943 73 71 86 zenbakian, posta elektronikoz liburutegia@legazpi.eus helbidean, edo WhatsaAppez 639 851 172 zenbakian.













