Burdin Festan estreinatu zuten ikus-entzunezkoa ikusgai dago udalaren webgunean
Legazpin 1972an grabatutako irudiekin Josean eta Joseba Larreak osatutakoa da, eta horrekin batera, 'Mirandaola 1580-1980' lana ere ikusi daiteke.
Ikus-entzunezkoaren fotograma bat. Aurten lehen aldiz ospatu den Burdin Festaren baitan, 1972an Legazpiko kaleetan grabatutako irudiekin Josean Eta Joseba Larrea aita-seemek osatutako ikus-entzunezkoa estreinaitu zuten, plazan egindako emanaldi batean. Lan horretan, duela hamarkada batzuko Legazpi nolakoa zen ikusteko aukera dago, eta orain udalaren www.legazpi.eus webgunean dago ikusgai.
Lan horrekin batera, Josean Larreak ondutako beste ikus-entzunezko bat ere bota zuten plazako emanaldian, Mirandaola 1580-1980 izenburuarekin. Hori ere udalaren webgunean ikusi daiteke orain
Legazpiren historia osatzen duen ikus-entzunezko material hori “herriko iragana eta ondarea ezagutzeko baliagarria” dela dio udalak, eta orain “klik batean eskuragarri dago”.













