Miriam Frailek irabazi du udal egutegiko iraileko saria
Miryam Galilea zinegotziak eman dio herrian gastatzeko 50 euroko erosketa txartela.
Miriam Fraile da Legazpiko udal egutegiko irabazle berria, iraileko saria irabazita. Gorputza mugitu, burua argitu lelopean argitaratutako egutegian Emozionala zen lehiaketan orrian asmatu beharreko hitza. Hilabete honetan 76 erantzun jaso ditu udalak, eta horietatik 63 izan dira zuzenak. Zozketa bidez erabaki da irabazlea.
Frailek herriko denda edo ostalaritzako saltokietan gastatzeko 50 euroko erosketa txartela jaso du, Miryam Galilea zinegotziaren eskutik.













