Zine Klub Legazpik ostiralean hasiko du denboraldia
'Palestina 36' filma izango da proiektatuko duten lehena, 19:00etan, Latxartegin. Hurrengo saioa urriaren 23an izango da, 'Aitatxo' filmarekin. Zine komertzialean, berriz, 'La bola negra' berriz eskainiko dute larunbat eta igande honetan.
Latxartegi aretoko sarrera. Zine Klub Legazpik asteburu honetan hasiko denboraldia, eta Palestina 36 aukeratu du horretarako. Latxartegi aretoan eskainiko du, ostiralean. 19:00etan. Urrian beste saio bat ere eskainiko du, Aitatxo, Esku Hutsik elkartearekin elkarlanean.
Ostiral honetatik aurrera eta apirilera arte, hilero bi zine klub saio izango dira Latxartegin.
‘La bola negra’
Zine komertzialaren atalean, berriz, La bola negra filma proiektatuko dute berriz ere datorren asteburu honetan, izan duen erantzuna ikusita. Larunbatean eta igandean, urriak 10 eta 11, eskainiko dute, 19:30ean.
Asteburuko karteldegia beste emanaldi hauek osatuko dute: larunbatean eta igandean, 17:00etan, haurrentzako Balea kantaria eskainiko dute; eta astelehenean eta asteartean, 19:30ean, Naza.













