Ion Izagirrek Lombardiako Giroan parte hartuko du
'Amore ematea ez delako aukera bat' esaldia idatzi du bere sare sozialetan Ormaiztegiko txirrindulariak. Milanera bidean da hegazkinez, eta larunbatean errepidean izango da atzera.
Ion Izagirre Lizarrako Ibarra aldapan erasoa jotzen.Team Cofidis Irailaren 30ean eroriko bat izan, eskumuturra hautsi eta denboraldiari eta bere kirol ibilbideari agur esan beharko ziola zabaldu ondotik, orain minutu gutxiko kontua da Ion Izagirre Ormaiztegiko txirrindulariak Lombardiako Giroan lehian izango dela.
Honako esaldia idatzi du Izagirrek bere instagram kontuko istorio batean: “Amore ematea ez delako aukera bat”. 13:45ean hartu du Milanera joateko hegazkina Bilboko aireportuan. Italiako klasiko ezagun horretan eman nahi zituen ormaiztegiarrak bere txirrindularitza ibilbideko azken pedalkadak, eta azken ordukorik ez bada, hala izango da.













