Gernika-Palestinak elkarretaratzearen, gaur
Gernika-Palestinak ehundik gora elkarretaratze antolatu ditu gaurko Euskal Herrian, «genozidiorik eta gerrarik ez» esateko. Goierrin hainbat deialdi daude.
Beasaingo elkarretaratze bat.Beasain Palestinarekin Herri Ekimena Palestinako sarraskiaren hirugarren urteurrena dela eta, Gernika-Palestina herri mugimenduak ehundik gora elkarretaratze antolatu ditu gaur Euskal Herrian, 19:00etan. Udaletxeen aurrealdean elkartuko dira, palestinar herriaren aldeko elkartasuna adierazteko eta Israel egiten ari den genozidioa salatzeko, Gernikaren herritik, genozidiorik ez! gerrarik ez! lelopean.
Goierrin ere izango dira. Besteak beste, Zerainen, Ataunen (19:30ean), Legorretan, Itsasondon, Idiazabalen (18:30ean), Lazkaon eta Urretxu-Zumarragan (Areizaga-Kalebarrenen).













