Beasain Marrazkitan topaketa egin dute gaur goizean
Euskal Herriko 11 margolari elkartu ditu ekimenak.
Beasain Marrazkitan topaketan parte hartu duten margolariak gaur Plazapen. Iñaki Zabaleta Beasain Marrazkitan marrazkilari urbanoen topaketa ospatu dute gaur goizean BEAR pintura zaletuen elkarteak antolatuta. Urban Sketchers mugimenduaren barruan kokatzen da ekimena, eta urtero antolatzen dute, urrian. Donibane Lohizune (Lapurdi), Donostia, Irun, Hernani eta Beasaingo 11 margolarik hartu dute parte.
Igartzako Monumentu Multzoa hasi dute topaketa, 10:00etan, eta handik San Martingo eliza ingurura ere joan dira hainbat margolari. Topaketa, Plazapen amaitu dute, taldeko argazkia aterata eta ondoren, bazkaria egin dute guztiek elkarrekin.
ARGAZKIAK: Iñaki Zabaleta eta Josune Zarandona





















