Zaldibiarrak kuadrilla eguna ospatzen ari dira Santa Fe jaien bigarren asteburuan
Bazkaria egin dute plazan eta arratsaldean kuadrillen arteko jolasak izango dira.
Zaldibiako kuadrillak euren eguna ospatzen ari dira Santa Fen jaien azken egunean. Josune Zarandona Santa Fe jaien azken txanpan dira zaldibiarrak. Herriko jai nagusien bigarren asteburua da hau, eta gaur Kuadrillen eguna ari dira ospatzen. 13:00ean, plazan kuadrillen kalejira egin dute Jun da Jo txarangak lagunduta.
Eguerdian, kintoka elkartuta, bazkaria egin dute herriko plazan. Arratsaldean, kuadrillen arteko jolasak izango dira 18:00etan. Iluntzean kontzertuen txanda izango da; 21:30ean Kilimak taldea arituko da eta gauerditik aurrera Zatekeen erromeriaren eta DJ Sawanabaren txanda izango da. Gaur amaituko dituzte jaiak.













