Antzerkia, Latxartegi aretoak ostiralerako egindako proposamena
Artedrama taldeak 'Nor naizen baneki' antzezlana eskainiko du, 17:30ean. Sarrerak salgai daude 10 euroan Latxartegik lehiatila digitalean, baina egunean bertan ere erosi ahal izango dura emanaldia hasi aurretik.
Antzerkia proposatu du Legazpiko Latxartegi aretoak ostiralerako. Artedrama eta Axut konpainiek Nor naizen baneni antzezlana eskainiko dute 19:30ean. Sarrera 10 eurokoa, eta dagoeneko salgai dago Latxartegiko lehiatila digitalean. Egunean bertan ere salgai egongo dira.
“Nor naizen baneki… Zuk badakizu? Jakin nahi zenuke? Bada jakin ondoren damutu denik? Angelu guztietatik nahi zenuke zeure burua ikusi, ala behar da angelu itsu bat? Ezagutu daiteke norbere burua isolatuki, norbere ingurunea ezagutu gabe? Nola jakin, zinez, zarena zarela? Gurasoen ispiluan? Seme-alabenean? Aztarnei esker? Nola jakin nor zaren, ingurune aldakor batean etengabe aldatzen dena bazara?”
Antzezlanak “antzoki baten indusketa arkeologiko bat” kontatzen du. “Arkeologoek eta adituek antzokiaren historia sekretua aztertzen dute, geruzaz geruza, erromatarren garaitik gaur egunera arte. Bi mila urtetan metatu diren gudu ezagunak, gai ez oso ezagunak eta trauma lurperatuak argitara emanez, ikuslea Inkisizioaren, Frantziako Iraultzaren, Karlistaden eta 1936ko gerlaren ikuspegietan murgilduko da, familia, jabetza, mugak, herentzia genetikoa eta indarkeria koloniala bezalako gaiak jorratzeko”.
Baina ez da “lurra bakarrik esploratuko: pertsonaiak ere barne-bilaketa baten xede izango dira, gauzatu beharreko erabakigarrantzitsuen eta beren kontraesanen artean harrapatuta”.
Harkatiz Canok eta Ximun Funchek idatzitako gidaiari jarraituz, Fuchsek berak zuzendu du antzezlana. Aktoreak Ramon Agirre, Garoa Bugallo, Maialen Diaz, Aline Etxeberri, Manex Fuchs, Garoa Idoia Tapia eta Oier Zuñiga dira.













