Baratza nola landu ikasteko aukera Brinkolan, baserritar profesional baten eskutik
Arriurdin auzo elkarteak antolatuta, hitzaldia egingo du ostiralean AItor Urdangarin beasaindarrak, auzoko Saloian.
Aitor Urdangarik baserritarra, ezkerrean, Legazpiko kontsumo taldeko bezero batekin.Tere Madinabeitia Brinkolako Arriurdin Auzo elkarteak hitzaldia antolatu du ostiral arratsalderako, baseritar profesional batek baratza lantzen duen esperientzia ezagutzera emateko. Aitor Urdangarin beasaindarra da baserritarra, Legazpiko kontsumo taldea barazkik eta bestelako produktuz hornitzen duen ekoizleetako bat. Lur bizia, baratza bizia da hitzaldiaren izenburua.
Hitzaldia auzoko Saloian izango da, 18:30ean.













