EH Bilduk herri batzarra deitu du ostiralerako
Bilera Lekanazpi elkartean egingo dute, 18:30ean. Udal hauteskundeak izango dituzte hizpide, besteak beste.
Legazpiko EH Bilduko gaurko udal zinegotziak.EH Bildu Legazpiko EH Bilduk herri bartzarra egingo du ostiralean, urriak 16, Lekanazpi elkartean. Bilera 18:30ean izango da.
Batzarraren ardatz nagusietako bat abian den hauteskunde zikloaren prestaketa prozesua izango da, bereziki 2027ko udal hauteskundeei dagokiena. Horri lotuta, koalizioaren mahai politikoak hautagaiari buruz egindako proposamena aurkeztuko dute, baita hauteskunde zikloaren kronograma ere.
Horrez gain, egungo egoera politikoaren irakurketa egingo dute, eta 2025-2026 ikasturtearen zein 2023-2027 legealdiaren balantzea aurkeztuko dute. Legealdiaren diagnostikoa, berriz, batzarrean bertan egingo dute, parte hartze ariketa baten bidez. Lanketa horren helburua izango da 2027-2031 aldirako herri-programaren oinarriak finkatzea.
EH Bilduren proposamenekin bat egiten duten legazpiar guztiak gonbidatu dituzte herri batzar honetan parte hartzera, datozen udal hauteskundeei begirako prozesuaren berri izateko eta herriaren etorkizunari buruzko hausnarketan parte hartzeko.













