San Ignazio auzoko ludoteka aurkeztuko dute asteazkenean
Buskabaso elkartearen lokalean dago, eskola zaharretan.
Auzoak Bizirik mugimenduak bultzatuta, San Ignazio San Martin eta San Joseko Buskabaso auzo elkarteak ludoteka bat egokitu du bere lokalean, eta bihar ateak irekiko dizkie auzotar eta herritar guztiei, zerbitzua erakusteko.
Ludoteka berria 18:00etatik 19:30era egongo da irekita bihar, eta auzo elkarteak datozen hilabeteetarako dituen proiektuak aurkezteko baliatuko du.














