Musika taldeei diru laguntza emango die aurten ere Legazpiko Udalak diskoa grabatzeko
Urriaren 31n amaituko da eskaerak egiteko epea.
Anker izan da diru laguntza hauek jaso duen taldeetako bat.Anker Legazpiko Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen zerbitzuak diru laguntza emango dizkie aurten ere herriko musika taldeek, diskoa grabatzeko-Diru laguntza hauen hamazortzigarren edizioa da, eta hilaren amaieran, urriaren 31an amaituko da eskaerak egiteko epea. Eskaera horiek udaletxean bertan eta udalaren egoitza elektronikoan egin behar dira.
Diru laguntzen helburua musikari legazpiarrei diskoen grabazioak argitaratzen laguntzea da. Horretarako laguntza, gehienez ere, 1.000 eurokoa izan daiteke.
Grabazioan jasotzen diren abestiek giza eskubideen aldarrikapen unibertsala errespetatuko dute.
Diru laguntza jasotzeko lehentasuna izango dute lehen aldiz eskaera aurkezten dutenek, adinez talde gazteenek, eta euskaraz sortutako grabazioek.













