Piperrak ontziratzen ikasteko saioa Lekanazpin
Urriaren 28an izango da, eta izena eman behar da parte hartzeko. Dastatzera emango dituzte piper batzuk.
Lekanazpi elkarteak ikastaro berri bat antolatu du, oraingoan piperrak ontziratzen erakusteko. Piper morroa, pikilloa eta kristal piperra ontziratuko dira saioan, eta amaieran, dastatzeko aukera izango da.
Saio hau urriaren 28an izango da, asteazkenarekin, elkartean bertan,19:00etan hasita. Partaide bakoitzak 12 euro ordaindu beharko ditu, eta aurrez izena eman beharko du helbide honetan: https://vivetix.com/es/entradas-piperren-ontziratzea-ezagutzen-vrtn/session?token=tmhxjwJDH6m













