Talde feministek deitutako elkarretaratzeak
Bihar Beasainen 13:00etan eta Legazpin 18:00etan izango dira eta astelehenean Lazkaon, 19:00etan. Baionan (Lapurdi) bortxatua izan zela salatu zuen emakume batek bere buruaz beste egin du.
Beasaingo asanblada feministak deitutako elkarretaratze bateko artxiboko argazkia. Talde feministek elkarretaratzeak antolatu dituzte, Baionan (Lapurdi) bortxatua izan zela salatu zuen emakume batek bere buruaz beste egin duela eta. Irailekoa da gertakaria, baina gaur plazaratu da informazioa, Baionako Auzitegian ustezko erasotzailea auzipetu ondotik.
Oraingoz Goierrin egindako deialdiak ondorengoak dira:
- Beasainen, bihar, 13:00etan, Erauskin plazan, Beasaingo Asanblada Feministak deituta.
- Legazpin, bihar, 18:00etan, Paso Txominen, Itaiak deituta.
- Lazkaon, astelehenean, 19:00etan, plazan, Lazkaoko Talde Feministak deituta.
2026an Euskal Herrian indarkeria matxistaren ondorioz bost emakume hil dituzte.













