Xabat Illarregi zapidun berria
Zaldibiako Zubiburu elkartean jokatu da Udazkeneko IX. Zapi Janztea. Xabat Illarregirekin batera, iazko irabazlea, Maider Arregi, Igor Elortza eta Oihana Bartra aritu dira bertsotan.
Bertsotarako plaza berezia da Zaldibiako Zubiburu elkartea, eta gaur ere nabarian geratu da. Bertsolariek eta bertsozaleek elkarrekin gozatu ederra hartu dute.
Lau bertsolari aritu dira Saroi Jauregi gai jartzailearen aginduetara: iazko irabazlea, Maider Arregi Markuleta, Xabat Illarregi Marzol, Oihana Bartran Arenas eta Igor Elortza Aranoa.
Epaimahaia berriz, elkartea bete duten bertsozaleak izan dira. Bertso saioaren amaieran papertxoan bertsolaririk gogokoena idatzi eta kutxatxoan sartu dute botoa.
Kontaketaren arabera, boto gehien lortu dituen bertsolaria, eta zapidun berria, Illarregi leitzarra izan da. Iazko irabazleak, Maider Arregik jantzi dio Lazkaoko Belen Madiavillak jositako zapia, aulki horian eserita.














