Ane Urtzelai margolariaren lana ikusgai dago Argentinan
Artista legazpiarrak hil osoan izango du ikusgai margo erakusketa San Juan hirian, El Carrascalen, 'Begiradak' izenburupean.
Ane Urtzelai, Argentinako San Juan hirian ikusgai duen 'Begiradak' erakusketan Ane Urtzelai Olabide artistak (Legazpi, 2003) Argentinaraino bidaiatu du bere artea erakusteko. Urriaren 2tik 30era, Begiradak izenburuko margo erakusketa du irekita San Juan hiriko El Carrascal kultur gunean, San Juan probintziako Analia Vilches Kultur Idazkariak gonbidatuta, Hilaren amaierara arte egongo da zabalik erakusketa.
Arte Ederretako graduondoko masterra amaitzeko egindako lana da erakusten ari dena. Begiradak margo lanen eta laminen bilduma bat da, lurraldea nola aldatu den eta lurraldean bizitzeko modua nola aldatu den islatzen duena.
Erakusketari amaiera emateko, margolari legazpiarrak ikuskizun bat eskainiko du beste artista batekin elkarlanean, musika eta margo adierazpenak uztartuz.













