Indarkeria matxistari aurre egiteko zerbitzuen gida kaleratu du Urola Garaiko Berdintasun Arloak
Goierri garaiko lau herrietako hainbat erakinetan eskuratu daiteke argitalpena, eta Urola Garaiko Emakumeen Etxearen webgunean zintzilikatuta dago.
Osasun zentroetan eskuragarri dago gida. Urola Garaiko Berdintasun arloak indarkeria matxistari aurre egiteko zerbitzuak biltzen dituen gida osatu du. Gida horretan, udal, foru eta erkidego mailan dauden zerbitzuak zeintzuk diren zehazten dituzte.
Urola Garaiko Emakumeen Etxearen webgunean zintzilikatuta dago dagoeneko gida, eta paperezko bertsioa, berriz, Goierri garaiko lau herrietako hainbat eraikinetan jaso daiteke.
Bertan jasotako informazioari buruzko zalantzak argitzeko, Urola Garaiko Berdintasun Arloarekin jarri zaitezkete harremanetan 943 25 23 89 telefono zenbakian, edo berdintasuna@urolagaraia.eus helbide elektronikoan.
Hauek dira gida horretan jasotzen diren zerbitzuak:
Udal eta eskualde mailakoak:
– Udaletako oinarrizkoa gizarte zerbitzuak
– Eskualdeko Berdintasun Arloa
– Herrietako udaltzaingoak
Foru mailakoak:
– Gipuzkoako Gizarte Larrialdietako Foru Zerbitzua
– Biktimari Laguntzeko Gipuzkoako Doako Zerbitzua
– Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Arloko Epaitegia
– HARIBERRIA
Erkidego mailakoak:
– Osakidetzak eskaintzen dituenak:
▪ Zumarragako ospitalea
▪ Zumarragako osasun mentaleko ospitalea
▪ Herrietako osasun zentroak
– Ertzaintza
– 24 orduko telefono bidezko arreta zerbitzua (SATEVI)
– EKIM, Emakumeen kontrako indarkeria matxistari buruzko informazio ataria












