Legazpi prestatu da aurten ere azaroa musikari eskaintzeko
Era askotako musika emanaldiak jasotzen ditu Azaroan Musika programazioak, eta azaroaren 21eko Santa Zezilia kontzertua izango da ekitaldi nagusia, herriko taldeen partaidetzarekin.
Iazko Santa Zezilia kontzertua. Aurten ere musikari eskainiko diote kultur egitarauaren zatirik handiena azaroan Legazpin. Igande honetan bertan hasita eta hilaren amaierara arten, hamabi proposamen jasotzen ditu aurtengo Azaroan Musika programak.
Era askotako musika emanaldiak jasotzen ditu programazioak, eta ohi bezala, herriko elkarteek leku esanguratsua dute bertan. Santa Zezilia kontzertua izango da berriz ere ekitaldi nagusia. Aurten azaroaren 21eko iluntzean egingo dute kontzertu hori Legazpiko musika talde handienek, Urbeltz pilotalekuan.
Aurten ere musika ziklo honek Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailaren diru laguntza izango du. Emanaldi guztiak doakoak izango dira, eta muga bakarra espazioen edukiera izango da.
Hauxe da egitaraua:
Azaroak 1, igandea: Mixturas 2026. In Tempore Abesbatza Coro & Ensemble. 19:00etan Legazpiko Parrokian. Santikutz Abesbatzak sustatuta.
Azaroak 7, larunbata: Coro Vicente Garcia Abesbatza (Gasteiz) eta Santikutz abesbatza (Legazpi). 20:00etan Legazpiko Parrokian. Santikutz abesbatzak sustatuta.
Azaroak 8, igandea: Harpakiro-Euskal kantak. Maddi Sanz. 12:30ean Latxartegi aretoan.
Azaroak 14, larunbata: Ura gara bidean. Sagel taldea.19:30ean Latxartegi aretoan.
Azaroak 15, igandea: San Adriango Musika Banda. 12:30ean Latxartegi aretoan. Legazpi Musika Bandaren eskutik.
Azaroak 21, larunbata: Santa Zezilia kontzertua: Alaitasuna errondaila, Goiz Deia txistulariak, Legazpi Musika Banda eta Santikutz abesbatza. 19:00etan Urbeltz pilotalekuan.
Azaroak 22, igandea. Soul & Gospel. The Spolem Girls taldea. 12:30ean Latxartegi aretoan.
Azaroak 27, ostirala Arnasa. Jokai taldea. 19:30ean Latxartegi aretoan. Antzerkia ardatz duen ikuskizun eszenikoa, musika, dantza eta mugimendua.
Gainera:
Azaroaren 11n eta 18an Kultur Etxeko areto nagusian, Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloaren baitan Madama Butterfly opera eskainiko da 2 zatitan.
Araoak 13, ostirala: Udazkeneko bertso saioa. Amets Arzallus, Aitor Etxebarriazarraga, Maialen Lujanbio eta Nerea Elustondo 19:00etan Latxartegi aretoan. Legazpiko Bertso-olariak bertso eskolak sustatuta.












