Dementziei buruzko hitzaldia datorren asteartean, Legazpin
Nagusilan elkarteak antolatuta, Jose Felix Marti Marso aditua izango da hizlaria. Neurologoa eta gaixotasun neurodegeneratiboen ikertzailea izan da.
Legazpiko Nagusilan boluntario elkarteak antolatuta, Dementziak; ulertu, prebenitu eta zaindu izenburuko hitzaldia egingo du Jose Felix Marti Maso adituak datorren asteartean, azaroak 3. Hitzaldia 18:00etan izango da, Kultur Etxeko areto nagusian.
Jose Felix Marti Maso Donostia Ospitaleko lehen neurologoa izan zen, eta Euskal Herri mailan aitzindaria ere bai, gaixotasun neurodegeneratiboen tratamenduan eta ikerketan.
Gaur egun Nagusilan elkarteko boluntarioa da.












