Urrelur Mineralogia eta Paleontologia Asteko antolatzaileek Miren Castillo kultur teknikaria omendu dute
Gaur eguerdian ongi etorria egin zaie Urretxuko udaletxean Urrelur Mineralogia eta Paleontologia Asteko azokan parte hartzen ari diren mineral, fosil eta harribitxi saltzaileei ongi etorria egin zaie. Horretaz gain, erretiroa hartu berri duen Miren Castillo kultur teknikariari omenaldia eskaini diote, Urrelur museoaren eta Mineralogia eta Paleontologia Astearen alde egindako lanagatik. Jon Luqui alkateak diploma bat eman dio eta Javier Aguado antolatzaileak Castillori udaletxean lanean hasi berritan ateratako argazki bat. “Indar handiarekin heldu zen udaletxera eta lan handia egin zuen. Bere etorrera oparia izan zen”. Castillok 40 urte hauetan denetik gertatu dela esan du. “Javierrek eta biok gauza asko egin ditugu. Oso ausartak izan gara”.
Udaletxeko erakusketarako San Luisen Ehun Mila semeek borrokan erabilitako kanoi bala bat utzi duen Iñaki Irisarriri ere diploma bat oparitu diote. Aguadok Juan Carlos Escudero ere aipatu du. Eskerrak eman dizkio, Mineralogia eta Paleontologia Asteko karteletan eta paneletan egiten duen lan onagatik. Horretaz gain, saltzaileei Beñat Zamalloa kultur teknikari berria aurkeztu die.














