Kantuz omendu dute Erramun Amundarain
[BIDEOA ETA ARGAZKIAK] Herrigintzan egin zuen lana ekarri nahi izan dute gogora haren heriotzaren lehen urteurrenean. Eta kantuz eta mahaiaren bueltan oroitu dute.
Amundarainen gertukoak haren marrazkia duen kamisetarekin, kantu poteoan.Laida Goiburu Erramun Amundarain gaurko egunez duela urtebete hil zen, 2025eko urriaren 31n. Haren oroimenez, herri omenaldia egin dute gaur Ordizian hainbat eragile eta herritarrek antolatuta. Hark herrigintzan egin zuen lana ekarri nahi izan dute gogora haren heriotzaren lehen urteurrenean. Eta kantuz eta mahaiaren bueltan oroitu dute.
Itsasondon jaioa, Ordizian bizi eta egin zuen bizitza. Goierri osoan zen ezaguna haren etengabeko ekarpenagatik eta lanagatik. Goierri Eskolako irakasle eta HBko zinegotzia izan zen, baina batez ere herrigintzaren aldeko aktibista. Ehunka herri bazkaritan sukaldari lanak egin zituen, eta Laguntasuna Errondailako musikaria ere izan zen.
Bi alderdi horiek batuta egin dute herri omenaldia. kantu poteoa egin dute aurrena eguerdian, eta ondoren Tximista sagardotegira joan dira, kantu bazkarira. Laguntasuna Errondailak, Kantazak Ordizia ekimeneko kideek eta Kuxkuxtu txarangak girotu dute eguna.












