Gau Beltzak mozorro beldurgarriz bete du Legazpi
Udalak antolatu du aurten festa lehen aldiz. Azokan ospatu zen larunbat arratsaldean, musika eta dantza, mozorroak eta gaztaina erreak ardatz hartuta.
Legazpin lehen aldiz ospatu da aurten Gau Beltzaren festa, udalak antolatuta. Mozorro beldurgarriak jantzita, makina bat haur eta familia hurbildu ziren Azokara larunbat arratsaldean. Bertan, kandelak egiten ikasi zuten, eta musika eta dantzaz, meriendaz, eta gaztaina erreez gozatu zuten.
Goierriko beste herri askotan ere ospatu da Gau Beltza, era askotako ekitaldiekin.












