Nerea Elustondoren jarraipena, puntuazioaren menpe
Eibarren jokatutako saioan bosgarrena geratu da, 695 punturekin. Legazpitik jarraitzaile talde bat izan da animatzen, pankarta eta guzti.
Nerea Elustondoren jarraitzaileak, pankartarekin.Nerea Mujika. BERRIA Nerea Elustondo puntuazioaren menpe geratu da Euskal Herriko bertsolari txapelketaren finalaurrekoen bigarrengo itzulira sailkatzeko. Legazpiarrak 695 puntu eskuratu zituen larunbat arratsaldean Eibarren, finalaurrekoen lehenengo itzuliko bigarren saioan. Legazpitik pankarta eta guzti joandako zaleen animoak jaso zituen, baina ez zuen lortu hurrengo faserako zuzeneko pasea.
Nerea Ibartzabalek irabazi zuen Eibarko jarduna, 1.800 bertsozale ingururen aurrean, Ipurua kiroldegian. Ibartzabalek 740 puntu lortu zituen, eta horrekin finalaurrekoen bigarren itzulirako txartela ere bai, eta Gasteizen kantatuko du azaroaren 28an. Eibarren izan ziren beste bost bertsolariek puntuazioaren arabera izango dute finalaurrekoen bigarrengo itzulira sailkatzeko aukera.
Horrela geratu ziren puntuazioak:
– Nerea Ibarzabak, 740 puntu
– Alaia Martin, 713,5 puntu
– Miren Artetxe, 713,5 puntu
– Oihana Iguaran, 701,5 puntu
– Nerea Elustondo, 695 puntu
– Asier Azpiroz, 642,5 puntu












