Sustraiak dantza taldea asteazkenean hasiko da Inauterietarako entseguekin
Aurten Lapurdiko inauteria kaleratuko du igandeko konpartsan. Entseguak asteazkenetan eta larunbatetan izango dira.
Azken konpartsa Gipuzkoako inauteriei eskaini zieten Legazpiko dantzariek.Lide Egizala Legazpi jarri dira datorren urteko inauteriei begira. Sustraiak dantza taldeak etzi, asteazkenarekin, hasiko ditu inauteri igandeko konpartsa prestatzeko dantza entseguak. 2027an Lapurdiko inauteria plazaratuko dute dantzariek, herritarren laguntzarekin.
Asteazkenetan 20:15ean eta larunbatetan 17:00etan izango dira entseguak, eta herritar guztientzat dira. Konpartsa otsailaren 7an kaleratuko da.












