Ander Deunaren jaietako daborradetarako lehenengo entseguak, asteazkenean
Ormaiztegiko jai nagusiak, Ander Deunaren jaiak, azaroaren 20tik 30era ospatuko dira aurten. Ormaiztegiarrak hasita daude prestaketa lanetan eta asteazken arratsaldean hasiko dituzte, esaterako, helduen eta haurren danborradetarako entseguak Karramarro aretoan.
Entseguak asteazkenetan eta ostiraletan izango dira, —azaroak 4, 6, 11, 13, 18 eta 25—; haurrena 19:15ean, eta helduena, 20:00ean. Bestalde, danborradetako antolaketa taldeak dei egiten die partaide guztiei, helduen danborradako kideen afarira batu eta afariko tiketak eskuratzeko. Tiketak azaroaren 6tik 11ra egongo dira salgai, Ormaiztegi App-aren bidez, 24€tan.
Haurren danborrada azaroaren 22an ospatuko da —azken entsegua azaroaren 18an izango dute hortaz—, 12:00etan eta helduena, azaroaren 29an, 20:00etatik aurrera.













