Iris Muñoz Magallanesek irabazi du jaietako egitarauko azalaren lehiaketa
Helduen mailan —12 urtetik gorakoak— irabazi du saria. Haurren mailakoa sarituak datorren astean emango dituzte jakitera.
Iris Muñoz Magallanes erdiian, Marijose Ruiz de Zuazo Berdintasun zinegotziarekin eta Agustin Galabide, kultura zinegotziarekin. Ormaiztegiko Udala Ormaiztegiko Udalak Ander Deunaren jaietako egitarauaren azala ilustratzeko lehiaketa deitu du aurten ere. Helduen mailan, 12 urtetik gorakoena, Iris Muñoz Magallanes gaztearen lana izan da saritua eta 300 euroko diru saria jaso du, Marijose Ruiz de Zuazo Berdintasun zinegotziaren eta Agustin Galabide, kultura zinegotziaren eskutik.
Aurten guztira 6 lagunek hartu dute parte helduen mailan eta 9 lan aurkeztu dituzte. Irabazleak 16 urte ditu eta guztira hiru lan aurkeztu ditu lehiaketara. Lan irabazlea aurtengo jaietako egitarauko azala izango da.
Urtero helduen eta haurren mailako sariak egun berean banatzen dituzten arren, aurten ez dute horrela egiterik izan. Haurren lehiaketako sarituaren izena datorren astean emango dute jakitera. Behin bi sari banaketak osatuta, lehiaketara aurkeztutako lanak herriko plazako pantailan jarriko dira ikusgai













