Kontzertu batekin ospatuko du 10. urteurrena Azken Sustraiak taldeak
Sarrerak gaur jarri dituzte salgai 'musikaze.net' webgunean, 10 euroan.
Azken Sustraiak taldea, artxiboko irudian.Aingeru Bidaurreta Azken Sustraiak Beasaingo streetpunk eta Oi! musika taldeak kontzertu batekin ospatuko du 10. urteurrena, sare sozialetan jakitera eman duenez. Urtarrilaren 23an izango da, Tolosako Bonberenean.
Sarrerak gaur jarri dituzte salgai musikaze.net webgunean, 10 euroan. Talde gonbidatu bat iragarri dute: Odolkiak Ordainetan taldea izango dute ondoan.
2017an sortu zuten taldea. Ordutik, azaldu dute “Euskal Herrian zein kanpoan, jende eta leku zoragarri pila ezagutzeko aukera” izan dutela. “Milaka bizipen, istorio eta momentu ero bizi elkarrekin”. Azaroan beste iragarpen bat egingo dutela ere esan dute.













