Ongietorri harrera egingo die udalak erroldatu berriei
Larunbat goizean, 11:30ean udaletxeko batzar aretoan, azken sei hilabeteetan Beasainen erroldatu direnei ongietorria emango die.
Martxoan Beasaingo udaletxean egindako ongietorri harrerako argazkia.Beasaingo Udala Larunbat goizean, 11:30ean udaletxeko batzar aretoan, azken sei hilabeteetan Beasainen erroldatu direnei ongietorri harrera egingo die udalak. Sei hilabetero egiten du udalak ekitaldia, tarte horretan erroldatu diren herritarrei herriaren inguruko informazioa eman eta ongietorria egite aldera. Azkena martxoan egin zuten.
Erroldatu diren guztiei egin die deialdia udalak. Larunbateko ekitaldian, zerbitzu publiko guztien berri emango zaie, besteak beste, ongizatea, kultura, osasun eta hezkuntza zerbitzuak edo diru laguntzak.













