V. Erraldoi eta Buruhandi Bilkura egingo dute larunbatean Beasainen
11:00ak aldera kalejiran aterako dira konpartsa guztiak, eta dantza saioak egingo dituzte Erauskin plazan.
Goierriko Erraldoien eta Buruhandien I. Topaketako irudia, Loinatz jaietan.Mikel De las Heras V. Erraldoi eta Buruhandi Bilkura egingo dute larunbatean Beasainen, Ekaitz konpartsak udalarekin laguntzarekin antolatuta. Nafarroa, Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabatik etorritako talde banak parte hartuko dute, Ekaitz konpartsarekin batera.
Goizean, 09:30ean Doinuzar gaiteroen esna deia izango da erdigunetik, 10:00etara bitartean. 10:30ean, berriz, konpartsen erakusketa izango da udaletxean. Ondoren, 11:00ak aldera, kalejiran aterako dira denak, eta dantza saioak egingo dituzte Erauskin plazan.
13:00etatik 17:30era, konpartsetako erraldoi eta buruhandiak erakusgai egongo dira Kale Nagusian, eta amaitzean kalejiran aterako dira berriz ere. Loinazko San Martin plazan amaituko dute eguna, 18:30 inguruan.
Nafarroatik, San Adriango konpartsak parte hartuko du, Gipuzkoatik Alegiko konpartsak, Bizkaitik Bihotza konpartsak eta Arabatik Laudioko erraldoiak taldeak. Haiekin batera ariko dira Doinuzar gaiteroak, Giroarte dultzainero taldea eta Laudioko gaiteroak.













