Zinema eta sukaldaritza saioak, Iratzarriren eskutik
Legazpiko emakume elkarteak Zine Klub taldearekin bat egin du biharko saiorako, eta 'Yo no morire de amor' eskainiko du Latxartegin, dohainik. Gabonetako menua jomugan, sukaldaritza saioak ere antolatu ditu.
Unai Perez Iantzik eskani zituen iazko sukaldaritza saioak, Karlos Peñagarikanok lagunduta. Iratzarri emakume elkarteak bi jarduera antolatu ditu datozen egunetarako. Zinema eta sukaldaritza izango dituzte ardatz bi jarduera horiek.
Hasteko, bihar ostirala, eta Zine Klub Legazpirekin elkarlanean, Yo no morire de amor filma eskainiko du, dohainik, Latxartegi aretoan, 19:00etan.
Bestetik, aurreko urteetako arrakasta ikusita, aurten ere Gabonetako menua prestatzen ikasteko saioak antolatu ditu. Hilaren 16an, 17an, 18an eta 19an izango dira, eta Marta Perez sukaldariak eskaniko ditu, Iratzarriren egoitzan, 17:00etatik 20:00etara. Izena emateko eguna datorren asteartea, hilak 10, izango da, 17:00etatik 20:00etara, baina iratzarri.legazpi@gmail.com helbidera ere idatzi daiteke horretarako.













