Errigoraren inguruko jarduerak Lekanazpin
Ekimenari buruzko dokumentala proiektatuko dute, eta saskietako produktuen dastaketa egingo dute. Lekanazpin bertan izango dira bi jarduerak, astelehen arratsaldean.
Aurtengo Errigora kanpainaren aurkezpena, Tafallan, urrian.Errigora
Lekanazpi elkarteak ateak irekiko dizkio Errigora herri ekimenari datorren astelehenean, hilak 9, 19:00etan. Sustraitik espaziora dokumental berriaren proiekzioa, solasaldia eta Nafarroako produktuen dastaketa doan gozatzeko aukera izango dute legazpiarrek.
Azken urteetan, Lekanazpi elkartea aktiboki parte hartu du Errigorako auzolanean, eta elkarlan horri jarraipena emateko asmoz antolatu dute ekitaldi berezi hau.
Sarrera doakoa eta librea izango da, lekuak bete arte.













