Punta-puntako bertso saioa Legazpin, ostiralean
Bertso-Olariak eskolak antolatuta, herriko bertako Nerea Elustondok kantatuko du Maialen Lujanbio, Amets Arzallus eta Aitor Etxebarriazarragarekin batera. Latxaregin izango da, 19:00etan, eta sarrerak leihatilan salduko dituzte, 10 euroan.
Bertso-Olariak bertso eskolak antolatuta, eta Azaroan Musika zikloaren barruan, Udazkenneko bertsolari jaialdia egingo dute ostiralean, azaroak 13, Latxartegi aretoan. Hitzordua 19:00etan izango da, eta bertan punta-puntako bertsolariak arituko dira. Maialen Lujanbio gaurko txapelduna izango da bat, eta berarekin batera Legazpiko bertako Nerea Elustondo eta Amets Arzallus eta Aitor Etxebarriazarraga izango dira kantuan.
Sarrerak leihatilan bertan izango dira salgai, saioa hasi baino ordu erdi lehenago, 10 euroan orokorrak eta 5 euroan gazteenak.













