Sute bat piztu da Zaldibian, Arkakara bidean
CAFeko zentralaren ezker aldera dagoen mendi magalak hartu du su. Suhiltzaileek lanean jarraitzen dute.
Kea Zaldibiako zentraletik Olakosaira doan mendi magalean, gaur goizean.Iñaki Gurrutxaga Sutea piztu da bart Zaldibian, Arkakara bidean. CAFeko zentralaren ezker aldera dagoen mendi magalak hartu du 02:30ak aldera, eta herritar batek eman die abisu suhiltzaileei.
Su txinpartak Olakosaira bidean dago Matxingor eremura ere iritsi dira. Suhiltzaileek lanean jarraitzen dute, eta Zuloeta gainean eta Lazkaoetxe parean errepidea moztuta dute.
Hego haize oso zakarra dabil inguruan, eta hori ari da sua itzaltzeko lanak zailtzen.













