Kantu bazkarirako txartelak erosteko azken egunak
Kantu festaren baitan egingo dute bazkaria azaroaren 21ean, Santa Zezilia ospatzeko.
Urtero bezala, Kantu festa antolatu dute Zegaman Orkatz abesbatzak, Zegamako txistulari taldeak eta Tobera musika eta dantza eskolak elkarlanean. Azaroaren 21ean izango da aurtengoa eta ohi bezala, musikarik ez da faltako egun osoan zehar.
12:30ean hasita, kantu jira eta poteoa egingo dute herriko txistulari eta trikitilariekin. Ondoren, 14:30ean kantu bazkari herrikoia dute antolatuta frontoian. Helduentzako menua 22 euroan dago salgai, eta haurrena, 12 euroan (16 urtera arte). Bazkarirako txartelak Txanton tabernan daude salgai igandera arte.













