Olentzero eta Mari Domingi Anduetzara iritsiko dira larunbatean
Abenduaren 20ra bitarteko asteburuetan Olentzero eta Mario Domingirekin taloa egitea aukera izango da Zegaman.
Olentzero eta Mari Domingi Anduetza parketxean.Hitza Asteburu honetan ekingo diote Olentzero eta Mari Domingiren bisitei Zegamako Anduetza parketxean. Anduetzatik aurreratu dutenez, “familian tarte goxo bat” igarotzeko aukera aparta da: “Lehenengo Olentzero eta Mari Domingi entzuten; ondoren, bakoitzak bere taloa egingo du eta, bukaera borobila emateko, haur bakoitzak Olentzerori eta Mari Domingiri eskutitza emateko aukera izango dute.
Bisitak abenduaren 20ra arte luzatuko dira asteburu guztietan —larunbata eta igandea— eta saioak 11:00etan, 12:45ean, 15:30ean eta 17:15ean izango dira. Dagoeneko egun batzuetan leku guztiak beteta daude, azaroaren 29an, eta abenduaren 12an eta 13an eta 19an eta 20an.
Oraindik libre dauden tarteak ikusteko klik egin dezakezu hemen. Sarrera bakoitzak 8 euroko prezioa du.













