Beatriz Aierbek eta Joxe Mari Arrondok irabazi dute Ataungo mondeju lehiaketa
Jentilbaratza elkarteak antolatuta eta San Martin Jaien barnean, Ataungo XV. Mondeju Lehiaketa egin dute gaur (igandea) eguerdian. Lehen saria Beatriz Aierbe eta Joxe Mari Arrondok irabazi dute, bigarrena Aritz Goñik eta hirugarrena Joxe Mari Barandiaranek. Aurten bederatzi izan dira hartzaileak.
Epaile lanetan Iker Markinez (Kaxola), Santos Aldasoro (Arrano jatetxea), Inazio Garmendia, Mielmari Jauregi eta Pili Barandiaran ari dira. Sekula baino maila handiagoa izan dela aipatu dute. Lehia oso parekatua izan da. Jaki preziatu hau mantentzeko ataundarrak egiten ari diren ahalegina goraipatu dute eta herritarrak tradiziozko langintza hau ikastera eta gordetzera animatu dituzte.
Bestalde, Pili Barandiaran Mondeju Beltzaren Lagun izendatu dute, urte luze hauetan epaile bezala eta ikastaroetako irakasle bezala egin duen lana aitortuz.
Herritarrek mondeju pintxoak dastatzeko aukera izan dute, urtero bezala.
Sortzaileen azoka eta kantu poteoa ere izan dira. San Martin jaiak arratsaldean amaituko dira, Otsoak dantza taldearen saioarekin. 17:30ean hasiko da.













