Jose Antonio Elosegik irabazi du Gabiriako errezil sagar lehiaketa
Errezil Sagar Eguna ospatu dute gaur Gabirian. Errezil sagar lehiaketaz gain, sagar-goxo edo menbrillu lehiaketa, Goierri beheko ezti lehiaketa eta herriko baserrietako eta artisauen azoka izan dira. Berritasun handiena I. Ganadu Erakusketa izan da. Gabiriako 13 baserritako 120 bat buru jarri dituzte erakusketan: behiak, behorrak, idi parea, txahalak, ahuntzak, ardiak, astoak eta hegaztiak.
Errezil sagar lehiaketa Jose Antonio Elosegik irabazi du. Bigarren saria Pake Galdosek eraman du eta hirugarrena Gabino Muruak.
Sagar-goxo lehiaketari dagokionez, Nekane Agirrek irabazi du. Goierri beheko ezti lehiaketan, lehen saria Juan Elgarresta gabiriarrak irabazi du, bigarrena Beñat Elortza segurarrak eta hirugarrena Egoitz Irastortza zegamarrak.
Errezil sagarren lehiaketan zortzi partaide izan dira, sagar-goxo lehiaketan 12, ezti lehiaketan zortzi eta baserritarren eta artisauen azokan 14 postu. Epaile lanetan, ohi bezala, Josema Azpeitia kazetari gastronomikoa eta Manex Aranburu Goimeneko kudeatzaile-teknikaria jardun dira.

Errezil sagar lehiaketa, 1. saria: Jose Antonio Elosegi.

Errezil sagar lehiaketa, 2. saria: Pake Galdos.

Errezil sagar lehiaketa, 3. saria: Gabino Murua.

Goierri beheko ezti lehiaketa, 1. saria: Juan Elgarresta.

Goierri beheko ezti lehiaketa, 2. saria: Beñat Elortza.

Goierri beheko ezti lehiaketa, 3. saria: Egoitz Irastortza.

Sagar-goxo lehiaketa: Nekane Agirre.













