Frontenis txapelketa arrakastatsua, Aginagako jaietan
Zumarragako Aginaga auzoan San Martin jaiak ospatzen ari dira. Atzo, (larunbata) haurrentzako jolasak eta txokolate jana, frontenis txapelketa, afaria eta dantzaldia izan ziren. Frontenis txapelketa aurtengo berrikuntza nagusia izan da. 22 bikotek parte hartu zuten, hiru taldetan. A taldean Sara Goenaga eta Ana Sedano nagusitu ziren, B taldean Adei Telleria eta Unax Madina eta D taldean Aritz Legorburu eta Julen Sasieta.
Azken ekitaldiak gaur (igandea) izango dira. 12:00etan euskal erromeria egingo dute ZU Dantzaz taldearekin, Oleta elkartean hamaiketako herrikoia egingo dute Oleta elkartean, 13:00etan Goena, Ipiña, Zaldua II eta Osinalde aizkolariek erakustaldia egingo dute eta 14:00etan auzo bazkaria egingo dute. Gainera, goizean zehar Miren eta Agurtzane trikitilariek jaia girotuko dute.















