Espainiako Gorteetarako hautagaien zerrendetan, 11 goierritar
Diputatuen Kongresurako alderdien zerrendetan Goierriko sei politikari daude, eta Senaturako zerrendetan bost. Hauteskunde kanpaina hasi da.
Hauteskunde kartelak Beasaingo Nafarroa etorbidean.Laida Goiburu Espainiako Gorteetarako hauteskundeak azaroaren 29an izango dira. Hauteskunde kanpaina hasi da eta 15 eguneko iraupena izango du; ostiralean hasi zen eta azaroaren 27an amaituko da, gauerdian. Gorteetako bi ganberak osatuko dira hauteskundeetan: Diputatuen Kongresua eta Senatua. Bi ganberetako hautagaien zerrendetan hamaika goierritar daude.
Espainiako Estatistika Institutuaren arabera, 38.728.356 hauteslek izango dute aukera bozkak emateko, 35.958.711 espainiar estatuan bizi direnak eta 2.769.645 espainiar estatutik kanpokoak.
Diputatuen Kongresuari dagokionez, zerrenda itxiak aurkezten dituzte talde politikoek, eta hautesleek aukeratutako talde edo alderdiaren papera aukeratu beharko dute hauteskunde egunean. Senaturako, ordea, ganbera horretara aurkeztutako hautagai guztien artean aukeratu dezakete hautesleek.
Sei Kongresukoan, bost Senatukoan
Diputatuen Kongresurako alderdien zerrendetan Goierriko sei politikari daude: PSOEtik, Rosa Maiza Garrido zumarragarra (5.), eta ordezko gisa Alex Gonzalez Duque urretxuarra (2.) eta Iñaki Dubreuil Churruca ordiziarra (4.); EAJtik, Olatz Arrese Imaz beasaindarra (5.), eta ordezko gisa Maria Luisa Valles Fernandez beasaindarra (3.); eta PCTE Partido Comunista de los Trabajadores de Españatik, David Nieto Jabato beasaindarra (5.).
Senaturako zerrendetatik, bost dira goierritarrak: EH Bildu-ERC (Senaturako elkarrekin doaz) koaliziotik, Olaia Duarte Lopez beasaindarra (3.); eta EAJtik, Luke Uribe-Etxebarria Apalategi beasaindarra (1.), Garbiñe Mendizabal Mendizabal zaldibiarra (2. hautagaiaren 2. ordezko gisa), Xabier Insausti Sarasola beasaindarra (3.) eta Jon Olano Arrese beasaindarra (3. hautagaiaren 2. ordezko gisa).

Kanpainak iraun bitartean, talde politikoek euren mezuak eta proposamenak zabaltzeko hainbat ekitaldi egingo dituzte, baita Goierrin ere. Gaur, Beasainen, eskualde mailako ekitaldia egingo du EH Bilduk, 19:00etan Gernika pasealekuko frontoian. Oihana Etxebarrieta Kongresurako Gipuzkoako EH Bilduren zerrendaburu hondarribiarrak eta Olaia Duarte Senaturako EH Bilduren hautagai beasaindarrak parte hartuko dute.
Goierritarrak Espainiako Gorteetarako zerrendetan
Diputatuen Kongresua
PSE-EE/PSOE:
- Rosa Maiza Garrido – Zumarraga (5.)
- Ordezkoak:
- Alex Gonzalez Duque – Urretxu (2.)
- Iñaki Dubreuil – Ordizia (4.)
- Ordezkoak:
EAJ:
- Olatz Arrese-Beasain (5.)
- Ordezkoak:
- Maria Luisa Valles – Beasain (3.)
- Ordezkoak:
- David Nieto Jabato – Beasain (5.)
- Olaia Duarte Lopez – Beasain (3.)
- Luke Uribe-Etxebarria Apalategi – Beasain (1.)
- Xabier Insausti Sarasola – Beasain (3.)
- Ordezkoak:
- Garbiñe Mendizabal Mendizabal – Zaldibia (2. hautagaiaren ordezkoa)
- Jon Olano Arrese-Beasain (3. hautagaiaren ordezkoa)
- Ordezkoak:













