Goierriko gaztak munduko onenen artean
Idiazabalgo Aranburuk, Zeraingo Garoak, Gabiriako Baztarrikak eta goierritar jatorri duen La Lezeko gaztek jaso dituzte sariak, besteren artean.
Idiazabalgo J. Aranburu gaztandegiko Jesus Aranburu artxiboko irudian. Hitza Azaroaren 12an ospatu zen Cordoban (Espainia), mundu mailako World Cheesee Awards sariketa. Mundu osoko gaztagileak, minoristak, erosleak eta berriemaile gastronomikoak bildu zituen ekitaldiak.
40 herrialde baino gehiagoko 5.000 gazta aurkeztu ziren sariketara eta Goierrin egindako gaztek sari garrantzitsu bat baino gehiago jaso zituzten. Idiazabalgo Aranburu gaztandegiak esaterako, urrezko, zilarrezko eta brontzezko domina bana eskuratu zituen; Zeraingo Garoa elkarteak zilarrezko eta brontzezko bana; Gabiriako Baztarrikak brontzezko domina bat, eta Eli Gorrotxategi eta Jose Mari Jauregi goierritarren La Lezeko (Ilarduia, Araba) gaztak zilarrezko bi domina.
Guztira, Idiazabal jatorri izendapeneko 19 gazta sailkatu dira onenen artean, “haien kalitate handia egiaztatuz eta nazioartean gure gazten izen ona eta prestigioa zabaltzen lagunduz”, azpimarratu dute jatorri izendapenetik.













