Jaian ospatu dute San Martin Astigarretan
Bazkaria Astauzel elkartean.Hitza San Martin jaia ospatu dute Astigarreta auzoan atzo, igandean. Auzotarrak elkartzeko festa izan zen. Kalejira egin zuten txistulariekin batera, eta meza nagusiaren ondoren, salda eta pintxoak banatu zituzten bertaratu zirenen artean. Herri bazkaria egin zuten Astauzel elkartean 50 bat lagunek, eta iluntzera arteko giroa Astiazaran eta Larrañaga trikitilariek alaitu zuten.
















