Filma, bertsoak eta musa Kimu elkartearen eskutik
Idiazabaldarrak musean frontoiko tabernan, artxiboko irudian. Hitza Kimu elkarteak hainbat ekintza antolatu ditu datozen egunetarako. Gaur, Lutxi eta zuhaitza filmaren emanaldia izango da Guraso elkartean, 18:30ean. Azaroaren 20an, Xabier Amurizaren Lazkao Txiki. 100 urte. Bertsoak eta memoria saioa izango da 19:00etan leku berean eta azaroaren 21ean, mus txapelketa frontoiko tabernan. Izen ematea 15:00etatik 15:30era egongo da irekita, bikoteko 20 euroan. Jokoa lau errege, 3 ustela eta 6 hamarrekotara izango da.
Sariak ondorengoak:
- 1. Jasotako diruaren %40a eta txapel bana.
- 2. Jasotako diruaren %20 eta bi patxaran botila.
- 3. jasotako diruaren %10 eta 2 txanpain botila.
- 4. Jasotako diruaren %5 eta 2 pasa kaxa.
- Kimuko bazkide den lehen bikotearentzat sari berezia egongo da.













