Jotake Lazkaun joaldunen taldea indartu nahian
Ostegun honetan eta hurrengoan joarea astintzen ikasteko saioak antolatu dituzte. Lazkaoko Herrikoan ezarri dute hitzordua 18:30ean.
Jotake Lazkaun taldeko joaldunak eta talogileak 2022ko Korrikan.Korrika Jotake Lazkaun-ek joaldunen taldea indartu nahi du. Jende beharrean daudela adierazi dute; “jendea animatzeko asmoz”, joareak astintzen ikasteko ikastaroak antolatu dituzte ostegun honetan eta hurrengoan. Egun horietan Lazkaoko Herriko tabernan ezarri dute hitzordua, 18:30ean. Atera duten kartelean horrela diote: «Izan joaldun Lazkaon, euskal kulturaren parte izan zaitez».














