Odolki eguneko azokan gastatzeko deskontu bonuak banatuko ditu udalak
Aurten lehenego aldiz jarri dute martxan ekimena. Gaurtik azaroaren 20ra egongo dira eskuragarri udaletxean, agortu arte.
San Andres jaiei hasiera emateko atzera kontaketa hasi dute dagoeneko ormaiztegiarrek. Horri lotuta, Ormaiztegiko Udalak ohar baten bidez jakitera eman du, azaroaren 29an egingo den Odolki eguneko elikagaien eta bertako artisauen azokan gastatzeko 5 euroko deskontu bonuak banatuko dituela herritarren artean.
Gaurtik azaroaren 20ra bitartean jaso ahal izango dira bonuak udaletxean, 8:00etatik 15:00etara. Guztira 100 deskontu bonu banatuko ditu udalak herritarren artean. Pertsonako deskontu bonu bakjarra emango da, agortu arte.
Bonuak azaroaren 29ko azokan erabiltzeko izango dira, 15 euroko gutxieneko erosketetan.













